XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Latxagaren azken liburua

Jose Maria San Sebastian Latxaga idazle ospetsuak bere azken liburua, Euskal Sena izenburua daukana, plazaratu digu; lan sakon bezain interesgarria da eta bertan agirian uzten dizkigu euskaldunon akatsak eta birtuteak kristeta bat irikiaz gure nortasun zaill eta izkutu orri.

Argitaletxeko lanak Sendoaren esku gelditu dira eta liburua sartu dute Aita Zavalaren Auspoa bilduma zorogarrian 260. zenbakia ipiñiaz.

Aita Zavala berak itzaurrea dotorea egin dio lan oni eta bitxi onekin ederrago gelditzen da Auspoa liburutegi errikoia.

Lan berriaren goiburuak dioskunez Euskal Sena lanaren ardatzak euskaldunaren jokaeran, portaeran, pentsarekan, izarekan, bizirekan eta abar luzean itzulia egiten du edo jiratzen du.

Gure Latxagak eztu lantegi erreza izan liburu au burutzen, berak bertantxen aurreneko ataletan digun eran euskaldunok berez itxiak gera, ortik datorkigula indar aundiko izena etxea, esia, etsia, itxia, itxitura... eta abarrek sortu dute ele eder ori.

Zerk ekarrio dio euskaldunari izate zaill ori? bera inguratzen dun lurralde berak, zailtasunez beteriko lurra tokatu zaio euskalerritarrari legorrean sekulako mendiak aldapa eta malkorraz josita daudenak eta itxasoan Kantauriko enbatak eta olatu ikaragarriak aurpegia eman bearra, ortik bizimodua atera bear zun emengo gizakiak bizi nai bazun eta onetxek izakeran kalo aundia lagako zion betirako, orduan ezkaitezen arritu bat ere zakarkeri puntu onekin.

Ikerketa ontan ere azpimarratuko nuke Latxagaren trebetasuna gaiak aztertzeko garaian, gurean dauden alderdi edo jokaera onak bakarrik artu bearrean, kaltegarriak ere mintzagai izan ditu bere idazlanean esate baterako iñungo lotsik eztu manifestatzeko euskaldunok gerekoiak gerala aldi berean bakartiak.

Orra or atzeneko birtute edo akats oñekin zer estimatuak ziran Ameriketan artzai euskaldunak leku basati oietan artaldearekin lana egiteko.

Beraz esan diteke zuzen jokatu dula alde onak eta txarrak ikertzen eta bigarrengoak zer ikasia emango digutela ziur nago.

Beste zutabe nagusia lan ontan izan da gaien sormena, Zertaz oñarritu da gure Latxaga liburua gauzatzeko unean?

Iturri oparoa aspaldiko liburu eta idaztietan euki du, bañan berriemallerik garrantzitsuena erri xea izan du, erriarekin bizituaz bearrezkoa zun guztia lortu du liburako; oraiñ dala gutxi aditzen nion; Orexan nengola zerbait ganorazkoa, esaldi jatorren bat, entzuten niotenean baserritarrai paper mutur batean apuntatzen nun, eta egunero billatzen nun zerbait balio zuna nortasunaren konturako.

Au gutxi galitz berak itsu-itsuan aitormen bat egin digu Euskal Sena onen gaiñean, idaztean zalantzik eztula euskeraz agertu bear zun bere lana eta orrelaxen egin du.

Donostin izan da liburuaren aurkezpena eta bertan gauza batetaz oartarazi zigun emanaldiko itzlari batek, irakurtzeko orduan patxaran artzeko liburua eta atal bakoitzean ondoriak ateratzeko, eta zerbait onik ikasi ezkero gaitzerdi! gure mesedetako izango da eta, erdibidea aurkituko diegu gure arazoai eta azken fiñean erri zaar zu irabazle.

Euskal Sena liburua,
degu bide segurua,
ezagutzeko euskaldun dana
ta bere ingurua;
aztergai gure burua,
erria da iturburua,
euskera ere bultzatzia da
Latxagaren elburua.